CAS / EUS

LEGE OHARRA

2002ko uztailaren 11ko Informazioaren gizarteko eta merkataritza elektronikoko zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen 10. artikuluan jasotako informatzeko betebeharra betetze aldera, jakinarazten dizugu www.bmaldeagado.com URLa (aurrerantzean ATARIA) egoitza Oiartzun errepidea zk.g., Ventas auzoa 20305 Irun, Gipuzkoa helbidean eta A-39345574 IFK zenbakia duen Uvesco SA (aurrerantzean ERAKUNDEA) enpresaren jabetzako domeinua dela.

ATARIAN ageri diren marka, merkataritzako izen edo ikur bereizgarri guztiak ERAKUNDEAREN edo hirugarrengoen jabetzakoak dira, eta gunerako eta/edo zerbitzuetarako sarrerak edo erabilerak erabiltzaileari ez dio aipatutako marka, merkataritzako izen eta/edo ikur bereizgarrien gaineko eskubiderik ematen.

Era berean, webgunean argitaratutako edukiak, haien diseinu grafikoa, irudiak, datu-baseak eta iturburu-kodea ERAKUNDEAREN edo hirugarrengoen jabetza intelektualekoak izango dira. Lege Ohar honetan ezarritakoaren arabera, ezingo da ulertu eduki horien gainean dauden edo egon daitezkeen esplotazio-eskubideak erabiltzaileei laga zaizkiela ATARIA eta bertan eskaintzen diren zerbitzuak behar bezala erabiltzeko behar-beharrezkoak direnetatik haratago.

Webgunerako sarrera erabiltzaileen erantzukizuna izango da soil-soilik. ATARIRA sartze hutsak ez du ERAKUNDEAREN eta erabiltzailearen arteko merkataritza-izaerako inolako harremana finkatzea suposatuko. Bertara sartzean baldintza horiek onartuko dira.